Blogak sortzeko softwarea eta ostalaritza eskaintzen duen sistema da Blogger. Blogak publikatzeko tresna hau 1999an sortu zen eta 2003an Google enpresak erosi zuen. Egun Blogak sortzeko plataforma erabilienetakoa da Blogger.
Bere erabilera erraza da, HTML kodea eskuz idatzi ordez, formulario antzeko bat betez erabiltzaileak web orrialde propioa sor dezake.
Behin Bloga sortua, bertan zuzenean idaz daiteke Word programaren antzeko orrialde batean. Bertan, testuaren tamaina, kolorea, formatoa... alda daitezke. Baita argazkiak edo bideoak itsatsi ere.
Blogak sortu eta erabiltzen dituzten pertsonei blogger izengoitia jartzen zaie ere.
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.